Pandemian San Jose egoitzan hildakoen oroimenez
Larunbat honetan, 12:00etan, San Jose egoitzan COVID19aren ondorioz hildakoei omenaldia egin zaie, eta langileei aitortza. Bertan izan dira pandemia garaian, eta ondoren, hil zirenen 85 senitarteko inguru eta langileen ordezkaritza zabala.
Ez da ahaztu behar pandemiak gogor jo zuela Ordiziako San Jose egoitza, ia 40 hildako eraginez. Ordiziako Udaleko alderdi guztien ordezkaritza izan da ekitaldian, baita San Jose egoitzaren jabetza duen Foru Aldundiaren ordezkariak ere.
Santa Ana abesbatzaren ‘Agur Jauna’ kantak hasi du ekitaldia, eta ondoren 8 euskal abeslarien kantuen zatiek osatutako testua entzun da. Juanito Ormazabalek Ordiziako herriari eskainitako eskultura inauguratu da ondoren; hemendik aurrera, pandemian hildakoen omenezko ikurra izango da.
Ametsbideko dantzari batek agurra dantzatu ondoren, Oroith abesatzaren laguntzarekin, Pello Ramirez biolontxelo jotzaileak, pandemia garaian hildakoen omenez idatzitako ‘Agur biluzia’ obra eskaini du, ekitaldiari amaiera emanez.
Hemen dituzue argazkiak: San Jose egoitzan omenaldia