Haurrik ez jostailurik gabe Ordizian
Azaroaren 29an eta 30an jostailu bilketa egingo da Dorrean, KZguneko plazatxoan, arratsaldez
Ordiziako Udalak jostailu bilketa antolatu du aurten ere Gabonetara begira. “Aurten ere, Gabonetan, jostailu bilketa antolatu dugu Ordizian haurrik ez jostailurik gabe egoteko”, azaldu du Ainhoa Jimenez zinegotziak.
Hala, bi egunetan egingo dira bilketak, biak ordu berean: 17:00etatik 18:30etara. Azaroaren 29an eta 30an izango da. Jostailuak Dorrea eraikinaren pareko plazatxoan egingo dira, KZ guneko sarrera ondoan.
Hala, eskaera egiten zaie herritarrei, erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden jostailuak izanez gero, bigarren aukera bat eman eta jostailuak eramateko bi egunetako batean. Horiek beharra duten familiei bideratuko zaizkie, Gabonetan haur guztiek izan dezaten jostailuren bat.