Ordiziako Udalaren "Iruzurraren aurkako plana"-ren gaineko ekarpenak
Ordiziako Udalak martxoaren 31an eramango du Udalbatzara Ordiziako Udalaren Iruzurraren aurkako Plana. Herritarrek Plan honen gainean izan ditzaketen ekarpen eta iruzkinak zabaltzeko epea zabalduko da, martxoaren 21a arte. Hori esteka honen bidez egin ahalko da: eman zure iritzia
Izan ere, Ordiziako Udalak Europako Erkidegoen aurrekontu orokorrari aplika dakiokeen finantza-erregulamendua onartzen duen Kontseiluaren 1606/2002 (EE, Euratom) Erregulamenduaren 53 ter artikuluaren 2. paragraforari jarraituz, Udaleko Barne-kontroleko sistema bat ezarri nahi du, iruzurrezko edoizen jarduera prebenitzeko eta, ahal den neurrian, detektatzeko eta, hala badagokio, horren ondorioak zuzentzeko. Horretarako, osotasun-, inpartzialtasun - eta zintzotasun- printzipioak hartu nahi dira kontuan bere eginkizunak betetzean. Modu honetan Ordiziako Udalak Iruzurraren aurkako Neurrien Plana onartzeko konpromiso instituzionala hartzen du, HFP/1030/2021 Aginduaren 6.5 artikuluak xedatutako nahitaezko edukia eta epeak kontuan harturik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da Suspertze Funtsaren muina. Haren helburua da Europar Batasuneko estatuetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea, suspertze iraunkorra eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, Europar Batasunaren lehentasun ekologikoak eta digitalak sustatzea.