Ordiziako Udalaren erakunde adierazpena Errusiak burutu duen Ukrainaren inbasioaren aurrean
|
Iragan otsailaren 24ean, Errusiako Federazioak Ukraina inbaditu zuen militarki. Ordudanik, Ukrainako herri eta hiriek errusiar tropen setioa eta erasoak jasan dituzte, ukraniar herritarren artean egoera dramatikoak eragin dituztenak. |
Ordiziako udalbatza osatzen dugun talde guztiok honakoa adierazi nahi dugu: |
1.- Nazioarteko zuzenbidea larriki urratzen duten Errusiako Federazioak Ukrainan egindako ekintza militarrak, irmotasun osoz arbuiatzen ditugu. Europako segurtasuna eta egonkortasuna kaltetzen dituen justifikaziorik gabeko erasoa da. |
2.- Indarkeriak berehala etetea eta Errusiako armada Ukrainatik erabat erretiratzea eskatzen dugu. Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna erabat babesten eta errespetatzen ditugula baieztatzen dugu, eta Minskeko akordioetara itzultzeko deia egiten dugu. |
3.- Ukrainari eta bere herriari gure elkartasun eta maitasun guztia erakusten diegu. Heriotzen galera deitoratzen dugu, biktimengatik eta herritarren alferrikako sufrimenduagatik gure atsekabe sakona helarazten dugu. Sentimendu hori Ordizian bizi den ukrainar komunitatera zabaltzen dugu. |
4.- Europar Batasunari eskatzen diogu, nazioarteko komunitate osoarekin koordinatuta, beharrezko laguntza finantzarioa eta humanitarioa eman diezaiola Ukrainari eta Ukrainako herriari. Larrialdiko erantzun humanitarioan ahaleginak areagotzea eskatzen dugu. Errusiari gogorarazten diogu nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzeko betebeharra. |
5.- Europar Batasunari eskatzen diogu ahalik eta lasterren antola dadila, eraso militar hau eragiten ari den errefuxiatuak ahalik eta baldintza onenetan hartzeko. |
6.- Errusiako Federazioari irmoki eskatzen diogu nazioarteko legedia errespetatzeko, armak uzteko eta bide diplomatikoetara itzultzeko. |
7.- Europar Batasunari eskatzen diogu ahalegin handiagoa egin dezala deseskalatzera eta bakeari eustera bideratutako kudeaketa diplomatikoak bultzatzeko. |
8.- Gure herrialdean ukrainar errefuxiatuei harrera egiteko Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinatutako planean aurrera egiten jarraitzeko eskatzen dugu. |