Trafikoan aldaketak Artzain Egunean
Partaidetza eta komunikazioa
![](/images/aparkalekuak.png)
Trafikoan aldaketak bihar. Artzain Egunaren harira, bihar aldaketa batzuk izango dira autobusen geldialdietan. Hala, garraio publikoa ez da herri barrutik igaroko eta geldialdi hauetan ez da geldituko: Bizkaia Pasealekua, Jose Arana , Ordizia eta Urdaneta 40. Geralekuak, beraz, Otegienean eta Urdaneta 78an egingo dira. Halaber trafikoa moztuta egongo da Arana eta Arramendi kale bidegurutzean.