Euskal Herriko artisau garagardo azoka, larunbatean

Larunbat honetan, ekainaren 3an, 11:00-14:30 eta 17:00-00:00 Euskal Herriko artisau garagardo azoka ospatuko dugu Plaza Nagusian. 

2015. urtean antolatu genuen lehenengo aldiz Euskal Herrian ekoitzitako garagardoak eskainiko eta plazaratuko zituen AZOKA. Horretarako Ordiziako plaza baino erakusleku hoberik topatzea zaila. Aurtengoa 6. Edizioa izango da eta Euskal Herriko garagardozaleen erreferente bilakatu dela esan genezake. Azoka honen helburua Euskal Herriko garagardoak ezagutaraztea eta bertako garagardo ekoizleen topaleku izatea da. Nola ez, Emaneurre Taldearen helburuekin bat, herri giroa bultzatu eta kultura egitarauari ekarpena egitea da.

Aurtengoan, aurreko urtetan bezelaxe, garagardo ekoizleek zuzenean eskeiniko dute eurek ekoitzitako garagardoa, salmenta zuzena izango da. Garagardoa iturritik, edo etxera eramateko boteilan eskuratzeko aukera izango da. Antolakuntzak edalontziak salduko ditu eta kopak ere bai aukeran. Epaimahaiak berriz Euskal Herriko garagardorik onena aukeratuko du. Berrikuntza bezela, azpeitian ekoitzitako lupulua erosteko aukera izango da, Pepos Hops etxekoa, etxean garagardoa egin nahi dutenentzat. Jatekoa ere ez da faltako, Lazkaoko taloak eta burduntzian erretako txerria jateko aukera izango da. Guztia girotzeko, musika zuzenean izango dugu, Revolutionary Brohers, Eira eta King Konsul. Bezperan berriz garagardo dastaketa izango dugu Ordizia Hotelean Yann Boixen eskutik.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi diegu azoka hau antolatzen lagundu diguten guztiei, elkarte, erakunde, bolondres modura lanean arituko direnei eta nola ez Euskal Herriko garagardo ekoizleei. On in dizuela janak eta kalterik ez edanak! Emaneurre!

TXAPELKETA

Garagardo ekoizle bakoitzak garagardo bat aurkeztuko du txapelketara, nahi duen kolore eta estilokoa. Txapelketa ez da estiloka sailkatuko. Epaimahaiak ondorengo irizpideak hartuko ditu kontutan aurketutako garagardoak epaitzeko:

1 – IKUSMENA: Garagardoaren kolorea uniformetasuna. Aparrak argia eta konstantea izan behar du. Garagardo hauek burbuila gehiegi ez dute izaten gasik ez zaielako injektatzen. Baita ere garagardo hauetan posoak aurki ditzakegu, filtraziorik gabekoak direlako, modu naturalean ekoitziak.

2 – USAIMENA: Pausu honetan osagaien usainak hartuko ditugu kontuan (belarrak, maltak, zerealak, espezieak, etab.) eta alkoholaren intentsitate aromatikoa ere. Ez hori bakarrik, sentsazio eta oroitzapen ezberdinak burura ekarri ditzakete usai horiek. Pausu hau ongi egin ezkero garagardo hau ondo ezagutzen lagunduko digu.

3 – DASTAMENA: Zapore ezberdinak hartuko ditugu esate baterako malta, alkohol kopurua, espezieak, fruituak, ... Hemen 2 une bereizi daitezke; lehena katazioarena, ahoan uzten duen “hondar-sentimendua”; eta bigarrena; ahoan uzten duen oroitzapena (hau luzaroan utzi dezakete).

EPAIMAHAIA:
Josema Azpeitia: Kritiko gastronomikoa, Basque Culinary Centerreko irakasle ohia.
Yann Boix: Garagardo egilea eta garagardo sommelierra.
Julian Limon Perez: Garagardozalea, garagardo artisaugintzan aditua.
Diego Bravo Gonzalez: Garagardozale, garagardo artisaugintzan aditua.