[Lan eskaintza] gizarte arloko eskumenetan, ekintza komunitarioko esku hartzea garatzeko lanpostua
Ordiziako Udalean, gizarte arloko eskumenetan, ekintza komunitarioko esku hartzea garatzeko pertsona behar da. Lanpostuaren egin behar nagusia, pertsonen arten kooperazioa eta antolaketa kolektiboa sustatzea da. Bereziki, osasuna eta gizarteratzea sustatu, hezkuntza prozesuan barneratu eta zaintza eta talde zaurgarrien ahalduntzea lortzea da.
Urtebeterako programa izango da, lau urtera arte luzagarria.
Ezinbesteko baldintzak: Gizarte Antropologiako gradua, Gizarte Hezkuntzarako gradua, Gizarte Langintzarako gradua, Soziologia, Filosofia gradua edo Hezkuntzan graduatua; eta euskara maila
PL3 edo baliokidea izatea. Informazioa eta izen ematea: https://labur.eus/dBsIN