Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak XXXIV. Kapitulua ospatu du
Larunbatean, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak XXXIV. Kapitulua ospatu du, 10:30etan hasita, D´elikatuzen. Bertan, Oroith abesbatzak kontzertua eskainiko du. Ekitaldi nagusia 12:30ean izan da, Udaletxe batzar aretoan, eta bertan izendapen berriak egingo dira: Kofradiakide berriak Antonio Soto Hernandez eta Sandra Ruby Cobo izan dira, eta ohorezkoak: Angel Linzoain Eugi (Idiazabal Gazta egiten duten artzaina); Mikel Lasa Beloki (Ordiziako Azoka); Urdaneta ikastetxea (50. urteurrena bete dute), Elena Arzak Espina sukaldaria, Salvador Arriola Barrenechea ekonomialaria eta euskal-mexikar diplomazialari ohia, eta Bittor Oroz Izagirre, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.
Bestalde, merezimendu-laguntzailea Joaquin Aldanondo izendatu da eta kofradia babeslea Orkli.
Ekitaldiaren ostean Senidetasun bazkaria egin da Martinez jatetxean.