Santa Ana jaietako trafiko oharrak

Santa Ana jaiak direla eta, aldaketak izango dira herriguneko zirkulazioan edota garraio publikoaren geralekuetan. 


OHARRAK:

  • Jaietako oinezko guneak: Alde Zaharra-Gudarien Etorbidea-Foruen Etorbidea-Filipinka (Hotelarino)-Bizkaia Pasalekua (barraken kokapenagatik).
    Trafikoa itxita egongo da (ordutegi zehatz batean trafiko laguntzaileak egongo dira).
  • Segurtasun arrazoiengatik, aurtengo Santa Ana jaietan zezen plaza San Bartolome auzoan kokatuko da.
  • Barraken kokapena: Bizkaia pasealekua itxita egongo da trafikoari Santa Amalia kaleko bidegurutzetik aurrera. Filipinak 22 etxeko garajeetara sartzeko kontra ezkuz egin beharko da.
  • Autobusak: Ordizitik Beasaingo zentzuan daramaten autobusak honako ekintzengatik eta egun hauetako ordutegian ezereztuko dira: Uztailaren 20, 21,24,25, 26, 27 eta 28*an LURRALDEBUSeko hurrengo autobus geltokiak: San Juan, Bizkaia, Jose Arana, Ordizia eta Urdaneta 40 anulatuko dira eta soilik Otegi Eneako eta Urdaneta 78 (Malkasko)-ko geltokiak egingo dira.
    * Uztailaren 28an kaleko garbiketa lanak amaitu arte.
  • Beste aldetik, uztailaren 21, 22, 24, 25, 26, 27 eta 28an eta eguneko 24 orduetan, ibilbide luzeko autobusak (PESA, ALSA…) Urdaneta 78 (Malkasko)-n geldituko dira eta ez Ordizia kalean.

 

ZIRKULAZIOAN ALDAKETAK:

Herriko jaietako ekintzak direla eta, zenbait kaletan trafiko mozketak izango dira. Hauek dira zirkulazioan egingo diren aldaketak, egunez egun:

UZTAILAK 20. TXIKIEN KUADRILA EGUNA. LARUNBATA

  • Kadete mailako txirrindulari proba dela eta (09:45ean hasita), trafiko mozketak burutuko dira ondorengo kaleetan: Altamirako Zumalakarregiren Etorbideko irteeran, Buztuntzako bi irteeretan, Joseba Rezola pasealekuaren amaieran, Santa Amalian (hotelaren ondoan), Bizkaia Pasealekuan eta hilerriko errotondan.
  • Txupinazoaren ondoren (12:00etan), kalejira egingo da buruhandi eta erraldoiekin, txistulariek, trikitilariek, Burrunbazale Txarangak eta Txikien Kuadrilek lagunduta. Tarte horretan Urdaneta kalea itxita egongo da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Arratsaldean (16:00-19:00), Ur parkea kokatuko da Garagartza plazan eta Euskalerria kalean. Hori dela eta, trafikoa Arana-Arramendi bidegurutzean desbideratuko da.
  • Udaletxetik abiatuta (18:00etan), buruhandi eta erraldoien kalejira izango da, Ordiziako Txistulariekin batera. Bitartean Urdaneta kalea itxita egongo da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz. Beste horrenbeste iluntzean (20:00etan) egingo den Txikien Kuadrilen kalejiran.

UZTAILAK 21 IGANDEA

  • Haurren Danborrada (19:00etan hasita) dela eta, irteeran Buztuntza auzoko trafiko sarrera itxiko da. Behin auzotik danborrada irteten denean, Gudarien Etorbidea eta Joseba Rezolako (Tximista) trafikoa etengo da, eta ondoren, Urdaneta kalera jaisten denean, trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Danborradaren ondoren egingo den kalejiran, berriz, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.

UZTAILAK 24 ASTEAZKENA (ASTEROKO AZOKA)

  • Jaien hasierako txupinazoaren (12:00etan), ondoren, buruhandi eta erraldoien kalejira izango da, musikariek lagunduta. Bitartean, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz. Iluntzean (19:30ean), Burrunbazale txarangaren kalejira dela eta, beste horrenbeste, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Gauean berriz, ohiko danborrada (21:30ean hasita) egingo da. Irteeran Buztuntza auzoko trafiko sarrera itxiko da. Behin auzotik danborrada irteten denean, Gudarien Etorbidea eta Joseba Rezolako (Tximista) trafikoa etengo da, eta ondoren, Urdaneta kalera jaisten denean, trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.

UZTAILAK 25 OSTEGUNA

  • Ordiziako Klasikoa (10:00-14:00) dela eta, trafikoan hainbat etenaldi izango dira goizean zehar. Altamirako Zumalakarregiren Etorbideko irteeran, Buztuntzako bi irteeretan, Joseba Rezola pasealekuaren amaieran, Santa Amalian (hotelaren ondoan), Bizkaia pasealekuaren amaiaren eta hilerriko errotondan. Kontuan izan txirrindulari probaren amaieran mozketa horiek denboran luzatuko direla.
  • Arratsaldean (18:30ean) kalejira egingo da buruhandi eta erraldoiekin. Hori dela eta, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Gauean (21:00etan), beste horrenbeste, Beti Argi bandaren kalejirarekin, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.

UZTAILAK 26 OSTIRALA

  • Goizaldeko danborrada (06:00etan hasita) dela eta, irteeran Buztuntza auzoko trafiko sarrera itxiko da. Behin auzotik danborrada irteten denean, Gudarien Etorbidea eta Joseba Rezolako (Tximista) trafikoa moztuko da, eta ondoren, Urdaneta kalera jaisten denean, trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Ondoren (08:30ean) Irungo musika bandaren kalejira izango da. Hori dela eta, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.
  • Beti Argi bandaren kalejirarekin (21:00etan), beste horrenbeste. Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.

UZTAILAK 27 LARUNBATA

  • Eta bukatzeko, jaien azken egunean ere, Betiargi bandak kalejira egingo du (21:00etan hasita). Hala, Urdaneta kalea itxiko da, eta trafikoa Garagartza plazan desbideratuko da N-1erantz.