Bularreko minbiziaren aurkako kontzientziazio astea hasi da
Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna dela, Katxalin elkarteak antolatutako kanpainarekin bat egin du Udalak, aurten ere. Gaur, Adur Ezenarro alkateak harrera egin die elkarteko kideei, eta begizta arrosa daraman pankarta jarri da udaletxeko balkoian; bertan egongo da jarrita hilaren 21era arte, kontzientziazio moduan.
Aste honetan zehar, ekintza gehiago ere izango dira Ordizian. Hala, asteazkenean kuestazio edo diru-bilketa egingo da, asteroko azokarekin bat eginez. Garagartza plazan eta Jakes etxearen parean jarriko dituzte horretarako mahaiak. Ordiziar guztiei, ekimenarekin bat egin eta haien ekarpena egiteko deia zabaldu diete.
Kontzientziazio aste hau, bularreko minbizia edo minbizi ginekologikoa dutenei elkartasuna adierazi eta gaitzaren inguruko kontzientzia zabaltzeko baliatu nahi du Katxalin elkarteak.