XXXVII. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia, hilaren 23an
Ordiziako gazta txapelketa hau Ordiziako Udalak antolatzen du, Idiazabal Gazta Kofradiaren lankidetzarekin, eta Ordizian egingo da, 2024ko urriaren 23an, Udaletxeko arkupeetan, goizeko 10.30etik aurrera. Azken hamar urteotan Ordiziako Gazta Txapelketan irabazle izan diren artzainak bakarrik aurkez daitezke lehiaketa honetara. Hona hemen zerrenda:
2015.- Jon Etxebarria “Ipiñaburu” (Zeanuri)
2016.- Joseba Insausti “Otatza” (Ordizia)
2017.- Jose Luis Odriozola “Agerre-Buru” (Aia)
2018.- Julen Arburua “Kortaria” (Lekaroz)
2019.- Julen Arburua “Kortaria” (Lekaroz)
2020.- Patxi López de Uralde “Larreako Gazta” (Larrea)
2021.- Eneko Goiburu “Ondarre” (Segura)
2022.- Eli Gorrotxategi “La Leze” (Ilarduia)
2023.- Eneko Goiburu “Ondarre” (Segura)
2024.- Eli Gorrotxategi “La Leze” (Ilarduia)
Artzainek irabazi zuten urte bakoitzeko gazta bat aurkeztu behar dute, bere garaian LEHENENGO SARIA jaso zuten haren ahalik eta antzekoena, tamaina, pisua eta koloreari dagokionez.
Goizeko 10,30etan, horretarako bereziki izendatutako eta sukaldari, kazetari eta gastronomo entzutetsuek osatutako epaimahaiak aurkeztutako gaztak probatzeari ekingo dio. Bukatu ondoren, sailkapen-lana eta sari-banaketa egingo da. Epaimahaia ondorengoek osatuko dute aurtengoan: Patxi Perez Elortondo eta Maria Victoria Urresti (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak), Iñaki Arrieta (Rekondo Jatetxea, Donostia), Arantxa Aguirrezabala (Kattalin Erretegia, Beasain) eta Roberto Ruiz (Hika txakolindegia, Billabona) sukaldariak eta Eli Belauntzaran (Diario Vasco) eta Aitzol Zugasti (AZ Gastronomia) kazetari gastronomikoak.
Hona hemen “XXXVII. ORDIZIAKO TXAPELDUNA” GAZTA SARI NAGUSIA
lehiaketa honetan banatuko diren sariak:
- saria: “URREZKO GAZTA” GARAIKURRA, URREZKO DOMINA eta 300 €.
- saria: ZILARREZKO DOMINA eta 200 €
- saria: BRONTZEZKO DOMINA eta 100 €
Lehiaketa honetan sailkatutako lehen hiru sailkatuak eskudirutan jasoko dute saria, baina dominak lortzeko 7 puntu baino gehiago lortu beharko dituzte. Hoberen sailkatzen denak, berriz, 8,50 puntu baino gehiago lortzen baditu URREZKO GAZTA eskuratuko du.