Image
Image

Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua zabalik dago

Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua zabalik dago

Ordiziako Udalak aurtengo ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du. Interesa dutenek maiatzak 26rako aurkeztu beharko dira, Ordiziako udaleko webguneko kontratatzailearen profilean, modu telematikoan, edozein unetan.

Oianguko Txiringitoa kudeatzeko ez da kanonik ordaindu beharko, emakidunak soilik Oianguko parkean dauden komunak kudeatu eta garbitu beharko ditu. Zerbitzu hori Oianguko parkea erabiliko duten herritar guztien onerako izango da, eta ez da kantinako erabiltzaileentzako soilik ezarriko. Ondorioz, komunen erabilera librea eta doakoa izango da, hau da, kantina erabiltzen ez dutenek ere erabili ahal izango dituzte.

Zalantzak argitzeko jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36

Informazio gehigarria: Oianguko txiringitoa 2025

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza