Image
Image

Foruen pasealekua eta Gudarien Etorbidea oinezko gune bilakatuko dira asteburuetan

Foruen pasealekua eta Gudarien Etorbidea oinezko gune  bilakatuko dira asteburuetan

Asteburu honetatik aurrera Foruen pasealekua eta Gudarien Etorbidea oinezko gune bihurtuko dira, eta itxita egongo da ibilgailuentzat.

“Aspalditik lanean gabiltza aukera hau eskaintzeko ordiziar guztioi. Helburu nagusia Ordizia herri atseginago eta erosoagoa bilakatzea da, haur eta helduen beharretara egokituta, eta oinezkoei lehentasuna emanez”, nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Hotel Ordizia paretik hasi eta Foruen Pasealekua (Beti Alai pilotaleku parea), eta Gudarien Etorbidearen zati bat (Jose Miguel Barandiaran Plaza parea barne) oinezkoentzako bihurtuko dira.

Aipatutako guneak mugimendu asko izaten du egunerokoan, eta asteburuetan are eta gehiago. Izan ere, frontoi eremuan jende ugari ibiltzen da, baita Zuhaiztia eta Barrenako gunean ere. Ibilgailuak dabiltzan errepidea gurutzatzea derrigorrezkoa da eta horrek arrisku egoerak areagotzen ditu.

Hala, bizilagunei jakinarazten zaie ostiral honetatik aurrera, maiatzak 16, ordutegi honekin asteburuetan gunea autoentzat itxiko dela:

  • Ostiraletan arratsaldeko 16:00etatik gaueko 24:00ak arte
  • Larunbat eta igandeetan goizeko 11:00etatik gaueko 24:00ak arte

Ordutegi horretan baimenduak dauden ibilgailuak bakarrik sartuko ahalko dira eremuan, eta alde zaharrean bezala, kamera bidez egingo da matrikulen kontrola.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza