Larunbat honetan, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofadiak bere XXXV. Kapitulua ospatuko du, D´elikatuzen hasita. 10:30ean izango da hitzordua eta bertan harrera egingo zaie kofradiakideei eta gonbidatuei. Hamarretako bat zerbitzatuko da, eta zentroa ere zabalik egongo da bisitatu ahal izateko.
11:30ean, Ordiziako Oroith abesbatzak kontzertua eta ongietorria eskainiko du. 12:30ean, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan hasiko da ekitaldi nagusia, Adur Ezenarro, Ordiziako alkatearen harrera eta agurrarekin.
Izendapen berriak:
Kofradiakide berriak Idoya Aramendi de la Piñera, Garazi Aristu Gelbentzu eta Iñigo Xabier Urretabizkaia Diez izango dira; eta ohorezkoak:
- Felix Goiburu Errazkin (Segura, Idiazabal gazta egiten duen artzaina),
- Romero Jantzidenda (Ordiziako azokari lotutako merkataritza),
- Chillida Leku (Eduardo Chillida Juantegui jaunaren mendeurrena dela eta).
- Maite Martinez de Albeniz Zabaleta (Osasun Laguntzako zuzendaria, Osakidetza).
Kofrade Babesle Izendapena HAZI Fundazioa ri eta Hil ondorengo merituzko Kofrade Izendapena Luis de Lezama Barañano jaunari, Lezama taldearen sortzailea.
14:00etan, ekitaldiari amaiera emateko, Martinez jatetxean Senidetasun Bazkaria egingo da.