Image
Image

Mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko prestakuntza jaso duen taldeari aitortza

Mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko prestakuntza jaso duen taldeari aitortza

Gizartean eta Lan-munduan txertatzeko Eskualdeko Sareak bultzatutako Elkar-EKIN Lanean enplegu programaren helburua,  gizartean bazterturik dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea da, egungo lan-merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza-eskaintza kualifikatuaren bidez.

Proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak %85ean eta Goierriko udalen %15ean finantzatuta dago. Programak, gizarteratzearekin eta eskualdean kalitateko enplegua garatzearekin duen konpromezua islatzen du.

Gizarte-langileek eskatuta eta eskualdeko Gizarteratze Mahaiarekin lankidetzan (Caritas, Gurutze Gorria, Sarea Fundazioa, Goierri Eskola, Ede Fundazioa, Biok Zerbitzuak, Prospektiker eta Goieki), zainketen arloko prestakuntza eskaintzen hasi zen, eskari profesional handiko sektorea baita. Premia handi horren ondorioz, ez zen zaila izan prestakuntzari ekiteko talde bat sortzea.

Jakintzaz eta enpatiaz zaintzen ikastea

Gurutze Gorriak emandako ikastaroa, 2024ko apirilaren 22an hasi eta 2025eko maiatzaren 7an amaitu zen, 14 laguneko taldearekin eta 530 orduko iraupenarekin. Aldi luze horretan, ikasleek hiru prestakuntza-modulu bereizi landu dituzte, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzari eta laguntzari buruzko funtsezko ezagutzak eskuratzeko.

Ikastaroa, “Etxeko laguntza eta familiako elikadura" lehen moduluarekin hasi zen. Bertan, ikasleek mendeko pertsonentzako etxea kudeatzen ikasi zuten, lan-planak egitetik hasi eta aurrekontua kudeatzeraino, elikagaiak erosi eta kontserbatzeraino, eta sukaldaritzako eta elikadura-higieneko teknikak aplikatzeraino. Garbitasunean, arropa zaintzean, etxea mantentzean, arriskuen prebentzioan eta telelaguntzaren erabileran ere trebatu ziren, mendeko pertsonentzako ingurune segurua eta antolatua bermatuz.

Bigarren moduluan, "Higienea eta etxeko osasun-arreta", parte-hartzaileek mendekotasuna duten pertsonen beharrak identifikatzen, higiene pertsonaleko teknikak aplikatzen eta etxean medikamentuak nola ematen ikasi zuten. Horrez gain, mugikortasuna errazteko trebetasunak garatu zituzten.

Azkenik, hirugarren moduluan, "Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala", mendeko pertsonei emozionalki eta sozialki laguntzea izan zuten helburu, haien autonomia, komunikazioa eta ongizatea sustatuz familiaren eta eguneroko ingurunearen barruan.

Prestakuntza-ibilbide honek mendetasun-egoeran dauden pertsonei zaintza integrala eta kalitatezkoa eskaintzeko funtsezko ezagutzak eman dizkie ikasleei. Taldeko argazkiaren ostean, ikasturtean zehar egindako lanen erakusketarekin amaitu zen ekitaldia.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza