Ateak Ireki egitasmoa familia bila dabil. Euskal Herriko eta Estatu Batuetako euskal diasporako 16-25 urte bitarteko gazteen arteko loturak sendotzeko helburua du. Aurtengo programa ekainaren 28tik uztailaren 20ra izango da, eta oraindik harrera-familia izan nahi baduzu, eman izena ateakireki.eus helbidean.