Image
Image

Ostegunean egingo da maiatzeko osoko bilkura

Ostegunean egingo da maiatzeko osoko bilkura

Ostegunean, hilak 29, 18:00etan Osoko bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan. Hemen gai-ordena:

1.- 2025eko apirilak 29an udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea.

2.- 2024eko likidazioaren osteko aurrekontuaren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea (2025KALI0001)

3.- Kreditu gehigarrien aldaketa proposamena (2025ICAD0005)

4.- Kreditu gehigarrien aldaketaren berri ematea 2025ICAD0004 (2025/0883 Dekretua). 

5.- Ordiziako zarata maparen hasierako onarpena onartzea (2024IPLA0004)

6.- Goiherriko Herrien Ekintzak, obra zergan hobari eskaera Arranomendia 2an duen 3.eraikinean eguzki plaken instalakuntza burutzeko. (2025IRTB0046)

7.- Ordiziako udalerriko San Juan 22 HIE hirigintza-jarduerarako eremuan 9005,9006 eta 8300 finketan egin beharreko obrak interes berezikotzat edo udal-onurakotzat aitortzea (2025IPLP0001)

8.- Kontu-hartzailearen ingerak, Expediente zenbakiak: 2025 KERR 12-13. Ebazpenak: 2025/0804 eta 2025/0805.

9.- Apirileko Alkatetzako dekretuen berri ematea. (B25/0318 – B25/0810)

10.- Talde sozialistaren mozioak:

10.1.- Larrialdi planaren ingurukoa. 

10.2.- Itzalaldi planaren ingurukoa.

10.3- Ordizian babesleku klimatikoak sortzeari buruzkoa.

10.4.- Palestinako populazio zibilaren aurka egindako genozidioaren gaitzespen irmoa.

 

11.- EAJ eta PSE-EE-PSOE aurkeztutako mozioa Palestinaren inguruan.

12.- Galde-erreguak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza