ATEZ ATEKOAREN INGURUKO INFORMAZIO BULEGOA BIHAR IREKIKO DA

2013-05-14 Atez ate bulegoaBihar, Maiatzak 15, atez atekoaren inguruko zalantzak argitzeko bulegoa irekiko da

Udaletxean egongo da kokatuta eta asteko bi egunetan irekiko da: asteazkenetan, 9:30-13:30 eta 17:00-19:00 artean, eta ostiraletan, 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 artean. Bertan egongo da Leire Garmendia Udaleko ingurumen teknikaria ordiziarren kezkak eta zalantzak argitzeko. Bestalde, herritarren eskura jarri dira 608 675 791 telefonoa eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa ere.