Zuhaizti Gizarte Zentroak 38 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetan.
Gaur, 18:00etan, ospakizun jaialdia egingo dute eta Antxon Imaz omenduko dute.
Asteazkenean, 18:00etan, euskal dantzen jaialdia izango da.
Ostegunean, San Jose egunean, 150 lagun inguru elkartuko dira urteurrena ospatzeko bazkari berezian.
Ostiralean, 11:00etan hamaiketakoa egingo dute eta 18:00etan “No hay ladrón que por bien no venga” antzezlana eskainiko du Zuentzat antzerki taldeak.