Ordiziako Udala lanean ari da atzo arratsaldean Garagartza plaza 1 eraikinean izandako suteagatik kaltetutako bizilagunak ahalik eta azkarren normaltasunera itzul daitezen.
Segurtasunagatik, bizilagun guztiek etxebizitzetatik atera behar izan zuten. Ia bizilagun guztiek gaua etxetik kanpo igaro dute; batzuk familia eta lagunen etxeetan eta beste 6 familiak Udalak erraztutako alojamenduan.
Suak eraikinean kalte handirik eragin ez duela baieztatu ondoren, bizilagunak dagoeneko beren etxeetara itzuli ahal izan dira.
Udala kaltetutako bizilagunekin harremanetan dago eta prest agertu da zalantzak argitu eta behar duten guztian laguntza emateko.
Ordiziako Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren larrialdi zerbitzuei egindako lanagatik, baita Chapelgorri Elkarteari eta Ordizia Hotelari ere.