Image
Image

ZUZENKETA: Garagartza plazako suteari buruzko oharra

ZUZENKETA: Garagartza plazako suteari buruzko oharra

Garagartza plazako sutearekin lotuta zabaldutako informazioari dagokionez, Ordiziako Udaletik argitu nahi dugu etxebizitzetara ez sartzeko ezarritako debekua bertan behera geratu dela, suhiltzaileek bart ezarritako neurriak altxatu ondoren.

Hala ere, etxebizitza gehienetan kalteak arinak izan diren arren, badira gutxienez bi etxebizitza keak nabarmen kaltetutakoak. Kasu horietan, bizigarritasun baldintzak bermatzeko, garbiketa lan sakonak egin beharko dira etxebizitzetara itzuli aurretik.

Sortutako nahasmenagatik barkamena eskatzen dugu. Ordiziako Udalak egoeraren jarraipena egiten jarraitzen du, eta kaltetutako bizilagunei beharrezko laguntza eskaintzen ari da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza