Horrela agertu da gaur goizean Barrena Kultur Etxeko ikasgela: liburuak lurrean, mahaiak eta aulkiak lekuz kanpo eta espazioa egoera txarrean.
Egoera horren ondorioz, gaur ezin izan da ikasgelako zerbitzua eskaini, eta espazioa itxita egongo da txukundu eta garbitu bitartean.
Ordiziako Udalak adierazi nahi du horrelako jarrerak onartezinak direla, eta herritar guztienak diren azpiegiturak errespetatzeko deia egiten du.