ZERO ZABOR TALDEAREN MUNDUMOB EKIMENA ORDIZIAN

MunduMob-Pegata-1a-02Entsegua ekainaren 1ean arratsaldeko 18etan Plaza Nagusian

Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari den Mundumob ekimena ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Goierrira. Ekimen honen bidez, eta "Eman hartu nahi duzun mundua" lelopean, birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi du Zero Zabor taldeak.  Honen asmoa da ondorengo belaunaldiei mundu hobea uztea.

Beste hainbat ekitaldiren artean, ekainaren 8an Donostian egin nahi duten "mosaiko erraldoian" egingo duten koreografia entseatuko dute asteburu horretan. Ordiziaren kasuan ekainaren 1ean egingo da, arratsaldeko 18etan Plaza Nagusian.