BERTAN BEHERA UTZI DA OIANGUKO AUZOLANA

auzolanaEguraldi txarrak eguna atzeratzea behartu du

Lehengo urtean burututako Oianguko partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Prozesuan behin eta berriz aipatutako auzolanerako eguna larunbat honetan, maiatzaren 25ean, ospatzea zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarra dela eta bertan behera uztea erabaki da. Oraindik ez da finkatu zein egunetan egingo den, baina edozein dela hartzen den erabakia ezagutzera emango da.