2026ko uztailaren 19ko Santa Ana jaietako haurren aurreskuan bikoteka parte hartzeko izen-ematea ekainaren 28ra arte egongo da zabalik.
Kontuan izan:
• Izen-ematea formulario bidez bakarrik egingo dela.
• Ezingo dela izenik eman entseguetan.
• Bikoteak osatuta eman behar dela izena (Amets Bidek ez ditu bikoteak osatuko).
Eman izena HEMEN.
Entseguak ekainaren 29an hasiko dira, Jakintza Ikastolako patioan (Jose Arana kalea), astelehen, astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era.
Alpargata egiten dutenek 18:30ean hasiko dute entsegua, eta bikotekidea 19:00etan batu ahal izango da.