Image
Image

Muturreko tenperaturengatik alerta gorria dela eta, neurri bereziak hartu ditu Udalak

Euskalmetek iragarritako muturreko tenperaturen ondorioz ezarritako alerta gorriaren aurrean, Ordiziako Udalak hainbat neurri berezi hartzea erabaki du, herritarren segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz.

  • San Joan su bakarra egingo da Garagartza plazan. Sua ohikoa baino tamaina txikiagokoa izango da, eta Sugorriren emanaldia amaitu bezain laster itzaliko da.
  • Otegieneako jaien egitaraua ostiralera lekualdatuko da, eta ez da surik piztuko.
  • Haurren ongizatea bermatzeko, Alotza Haur Eskolak ekainaren 23an eta 24an 13:00ak arte eskainiko du zerbitzua.
  • Era berean, kanpoko igerilekuen ordutegia ordubete aurreratuko da, eta ekainaren 23an eta 24an 10:00etatik aurrera zabalduko dira.
  • Azkenik, asteazkeneko azokari buruzko neurriak asteartean jakinaraziko dira, udalaren ohiko komunikazio-kanalen bidez.

Ordiziako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die bero handiko egunetan prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela:

  • Ura maiz edatea.
  • Eguzkitik babestea.
  • Jarduera fisikoa bero handieneko orduetan saihestea.
  • Adinekoei, haurrei eta pertsona zaurgarrienei arreta berezia eskaintzea.

Udalak egoeraren bilakaera gertutik jarraituko du, eta beharrezkoa balitz neurri berriak hartuko lituzke.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza