Image
Image

Parkeetan mugikorren erabilerari buruz hausnartzeko sentsibilizazio kanpaina abian da

Parkeetan mugikorren erabilerari buruz hausnartzeko sentsibilizazio kanpaina abian da

Ordiziako Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean, mugikorren erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri dute martxan herriko parkeetan. Gaur goizean hainbat pegatina jarri dira Bilordi parkean, Barrenan, Elefantearen parkean eta Goiherri kalea eta Joseba Rezola kalea artean dagoen parkean.

Ekintza hau Cyber-Resistance ikerketa proiektuaren azken fasearen barruan kokatzen da. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako ikerketa horren helburua da haurtzaroan ematen diren genero-arrakala digitalak eta ziberindarkeria matxistak aztertzea, baita horiei aurre egiteko tresnak eta estrategiak garatzea ere. Proiektua Deustuko Unibertsitateko Deusto Gizarte Balioak ikerketa-taldeak gidatzen du.

Ikerketan zehar Euskadiko eta Kanarietako hainbat ikastetxek parte hartu dute, tartean Ordiziako Jakintza ikastolak. Azken urteotan haurrekin, irakasleekin eta familiekin eztabaida-taldeak, tailerrak eta hausnarketa saioak egin dira, eta orain, proiektuaren amaierako fasean, parte hartu duten herrietan sentsibilizazio kanpainak abiarazi dira.

Ordizian jarritako pegatinek herritarrak, eta bereziki haurrak eta familiak, mugikorren erabileraren inguruan hausnartzera gonbidatzen dituzte. Helburua da espazio publikoak berriro topagune, jolasgune eta harremanetarako gune izatearen garrantzia azpimarratzea, pantailen erabilera arduratsuaren inguruko kontzientzia sustatuz.

Ekimen honen bidez, Ordiziako Udalak haur eta gazteen ongizatea sustatzen duten proiektuetan parte hartzeko eta ikerketaren emaitzak herritarren egunerokora gerturatzeko konpromisoa berretsi nahi du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza