Image
Image

Azaroaren 25ean ospatuko da Euskal Herriko II. eta Gipuzkoako XXVII. odolki lehiaketa

Azaroaren 25ean ospatuko da Euskal Herriko II. eta Gipuzkoako XXVII. odolki lehiaketa

Euskal Herriko odolki egile eta harakinek hitzordua dute,  azaroaren 25ean,  10:00etan Ordizian. Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak Ordiziako Udalarekin batera Euskal Herriko II. Odolki Lehiaketa eta Gipuzkoako XXVII. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Euskal Herriko txapelketako irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma. Euskal Herriko I. Odolki lehiaketako lehen gipuzkoarrak Gipuzkoako XXVII. lehiaketako saria izango du, txapela, garaikur eta diplomarekin.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia eta beste arlo batzutako adituez osatuko da. Aurtengoan, Ordizian izango dira: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain), JAKITEA elkarteko eta MAHAIA kolektiboko sukaldariak., Juanma Garmendia (FECOGA kofradia gastronomikoen federazioko lehendakaria); Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza) eta  Eli Belauntzaran (Diario Vasco) kazetariak, Antxon Corral (CEBANC ostalaritza eskolako hezkuntza zuzendaria) eta zozketaz erabakiko den Ordiziako herritar bat. Epaimahaikide izan nahi duen herritarrak whatsapp bat bidali beharko du bere izen abizenak azalduz, 688 752 647 zenbakira. Izena emateko epea astelehenean, azaroaren 23an amaituko da, 12:00etan. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da.

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez,  betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita Euskal odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere.

Lehiaketa martxan dagoen bitartean, Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleak odolki pintxoak salduko dituzte eta lortutako diru sarrerak ikasleek aukeratutako helburu batera bideratuko dira.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza