OSOKO BILKURA

osoko bilkuraBihar arratsaldeko 19:00etan Udaleko Osoko Bilkura aretoan

Udalbatzak ohiko deialdian egingo duen osoko bilkura:

Eguna: 2013ko ekainak 27 Ordua: 19:00 Tokia: Udaleko osoko bilkura aretoa

1.- 2013ko maiatzaren 29an ohiko deialdian egin zen osoko bilkuraren akta onartzea.

2.- Gipuzkoan erraustegia irekitzearen kontra BILDUk aurkeztutako mozioa.

3.- Txingudi Gipuzkoako hondakinen partzuergoan sartzearen alde PSE-EE(PSOE)k eta EAJk aurkeztutako mozioa

4.- Hezkuntza kalitatea hobetzeko Lege Erreformari buruzko mozioa, BILDUk aurkeztutakoa.

5.- Hezkuntza kalitatea hobetzeko Lege Erreformari buruzko mozioa, PSE-EE(PSOE)k aurkeztutakoa

6.- Adineko pertsonek jasotzen duten tratu txarren aurka sentsibilizatzeari eta horri aurrea hartzeari buruzko mozioa, PSE-EE(PSOE)k aurkeztutakoa.

7.- Hipoteka Legeari eta Gehiegizko klausulei buruko mozioa, PSE-EE(PSOE)k aurkeztutakoa.

8.- EGHAMen eskariz BILDUk aurkeztutako proposamena, sexu askatasunaren nazioarteko eguna dela eta Jackes etxean bandera ipintzeko

9.- Ekonomia eta Finantza Plana onartzea Aurrekontu Egonkortasuna lortzeko.

10.- Kreditu transferentzien espedientea onartzea.

11.- Kreditu gehigarrien espedientea onartzea.

12.- Ordiziako 6. industrialdeko B-3 letrako industria-nabea erosteko proposamena.

13.- 2012ko Kontu Orokorrak onartzea.

14.- Osoko bilkuran kontu emateko finantza- eta aurrekontu-informazioa.

15.- Alkatetza Dekretu bidez onartutako kredituen aldaketen kontu ematea.

16.- Elkargiren abalaren exekuzioagatik administrazioarekiko auziaren inguruko epaiaren berri ematea.

17.- Goierriko Ekimena SAren 2012ko ekitaldiko memoria, balantzea eta galera eta irabazien kontuak onartzea.

18.- Iparra-hegoa kooperazio programaren barruan ordiziar borondatezko lankideari diru-laguntza.

19. Galde eskeak.