Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten funtsezko zutabea.
Gaur, ahotsa irmo altxatzen dugu, berdintasuna defendatzeko aldarrikatzeko, begirada eta feminista, internazionalista eta justizia sozialarekin konprometitua oinarri hartuta.
Nazioarteko testuinguru honetan, gerrak, genozidioak eta mugak gero eta bortitzagoak dira, eta emakumeei modu espezifikoan eragiten dieten menderatze globaleko dinamikak daude. Testuinguru horretan, diskurtso feminista desplazatzen eta zalantzan jartzen ari da, bai komunikabideetan eta sare sozialetan, bai, modu kezkagarrian, giza harremanetarako eguneroko espazioetan.
Historian zehar berdintasunaren aurrerapenen aurrean gertatu den bezala, mugimendu antifeminista baten goraldian gaude gaur egun, diskurtso erreakzionario, misogino eta arraziztetan adierazten dena. Narratiba horiek oinarrizko konkistak zalantzan jartzea, nahasmendua sortzea eta indarkeria matxistaren existentzia deslegitimatzea bilatzen dute.
Diskurtso antifeministak erasoaldi politiko eta kolektiboki antolatua osatzen dute, eta eztabaida publikoan ezin dira beste iritzi bat bezala onartu. Berdintasunaren defentsa ez da aukera bat, ezta ideologia bat ere: giza eskubide unibertsala da, aitortua eta babestua. Hamarkadetan kolektiboki borrokatuz eta lan eginez lortu duten eskubidea da mundu osoko emakumeek, mugimendu feministak, erakundeek eta pertsona aliatuek, batez ere, diskriminazioa desagerrarazteko, askatasunak zabaltzeko eta guztientzako aukerak bermatzeko.
Berdintasunezko balioetan hezten duen gizartea aldarrikatzen dugu, estereotipoetatik aske, botere-harreman simetrikoak, errespetuzko harremanak, giza askatasuna eta duintasuna bultzatzen dituena; baita indarkeria matxistaren biktimak eta bizirik atera direnak aintzat hartzen, entzuten, laguntzen eta erreparatzen laguntzen duena ere.
Berdintasuna defendatzeak esan nahi du menderatze patriarkala eta soziala erreproduzitzen duten diskurtso eta praktika horiek aktiboki aurrez aurre jartzea, ahaztu gabe, aldi berean, beste zapalkuntza sistema batzuek zeharkatzen dituztela, emakumeek jasaten dituzten diskriminazio egoeretan sakontzen dutenak (sexua, arraza, kultura-identitatea, genero identitatea, gaitasun funtzionala, adina, etab.)
Irmotasunez esaten dugu berdintasunik gabe ez dagoela erabateko demokraziarik, eta, indarkeria matxista desagerrarazi gabe, ez dela askatasunik egongo guztiontzat.
Martxoaren 8an, euskal udalek dei egiten diegu herritar guztiei eta erakunde guztiei batuta eta elkartuta irmo egon gaitezen lortutako eskubideak defendatzeko eta , atzera pausurik gabe, berdintasun erreal eta eraginkorrerantz jarraitzeko. aurrera egiten Horregatik, Ordiziako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
Dei egiten diegu herritarrei bat egin dezaten Martxoak Nazioarteko antolatzen Egunean diren aldarrikapenekin.