VI. STOCK ETA KALE AZOKA OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN
Stock azokan 20 dendarik hartuko dute parte, eta kale azokan 8k
Ordizian merkatari elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, VI. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 20an eta 21ean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock gunea Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Honez gain haur parkea ere egongo da Garagartza Plazan.
Azken urteetan Ordizian antolatu den Stock azoka erreferente bat bihurtu da eskualdean eta honen inguruko herrietan. Plaza Nagusian antolatu eta Kale-azokarekin bat egiteko erabakiak, indar eta arrakasta handiagoa eman dio herritar eta bezeroen artean. Ekintza honen bitartez denboraldiko produktuak eta aukera interesgarriak Plaza Nagusian eta saltoki batzuen atearen aurrealdean aurkeztuko dira.
Ekintza hau ostirala eta larunbatean antolatuko da beste behin, dendari eta herritarren eskaerari erantzunez, formatu honetan antolatzen den ekintzarekiko merkatari eta bisitarien balorazio positiboa kontutan harturik.
Plaza Nagusiko Stock Gunean 19 dendek hartuko dute parte, musikaz alaituta egongo den ingurune atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Herriko kaleetan antolatuko den Kale-Azokan ordea 8 saltokien aurrealdean denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
Stock Gunean parte hartzaileak;
(irailaren 20an eta 21ean 10:00tik 14:00tara eta 16:30etik 20:00etara)
Mirentxu haurren moda (Ordizia), Zipi-Zape haurren moda (Ordizia), Porfirio Fernandez gizonezkoen moda (Ordizia), Mabel Jantzi-denda (Arrasate), Ttipi-Ttapa gazteen moda (Ordizia), Sehaska puerikultura (Ordizia), Matti haurren moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), La Dolce Vita moda (Lasarte), Arry moda taila handiak (Errenteria), Itak osagarriak (Beasain), Zuretzat mertzeria lentzeria (Beasain), Keep The Secret moda (Donostia), Sapphira Ione estetika (Ordizia), Ness moda (Ordizia), Asmae haurren oinetakoak (Lasarte), Vulcano moda (Zarautz), Muskiz Piel (Muskiz), Lazzaro Label moda (Donostia).
Kale-Azokan parte hartzaileak:
(irailaren 20an eta 21ean 10:00tik 13:00era eta 16:30etik 20:00etara)
Gofi haurren moda (Ordizia), Vicuña Sport (Ordizia), Vicuña Confección (Ordizia), Kixmi moda eta osagarriak (Ordizia), Arantxa mertzeria eta lentzeria (Ordizia), Oskarbi oinetakoak (Ordizia), IGABE moda (Ordizia), KIF moda (Ordizia).
Ekimenak aukera handiak eskainiko ditu kalitatezko produktuak neurrizko prezioetan eskuratu eta Ordiziako ohiko merkataritzara gerturatzeko.
Haur parkea garagartza plazan
Ostiral arratsaldean 16:00tik 20:00tara, eta larunbatean 11:30etik 14:00etara eta 16:30tik 19:30tara, txikienentzat haur parke zerbitzua eskainiko da Garagartza Plazan, bertan ludoteka puzgarria, surf mekanikoa, zezen mekanikoa, mahai-futbol puzgarria eta bestelakoak eskainiko direlarik.
100€ko erosketa txartelen zozketa
VI. Stock eta kale-azokan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 100€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira.
Bezeroak erosketa bakoitzaren truke txarteltxo txiki bat jaso eta bere datuekin bete beharko dute: Plaza Nagusian kokatuta egongo den kutxatxo batetan sartu beharko dute zozketan parte hartzeko.
Irabazleen izenak Stock azokaren amaieran emango dira ezagutzera eta hauek Ordizian merkatari elkarteko saltokietan erosketa-txartelak erabiltzeko aukera izango dute.
Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen dudgu. Parte hartuko duten Ordiziako 17 saltokiez gain, eskualdetik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik datozen beste 10 saltokiek osatuko baitute Stock eta Kale-azoka. Garagartza Plazan kokatuta egongo den haur parkearekin baita larunbata eta igandean ospatuko diren Eskarabillako jaiekin batera aste bukaerarako eskaintza polita osatzen dutelarik Ordizian gelditu edo Ordizia bisitatzeko.