YOSHIHIRO NARISAWA SUKALDARI JAPONIARRA ORDIZIAKO AZOKAN IZANGO DA BISITAN, BIHAR
Asiako jatetxe onenaren saria jaso berria da Narisawa
Ostegunean, azaroak 14, Donostiako Basque Culinary Center-en "Gastronomia eta Jasangarritasunaren" inguruko hitzaldia eman aurretik, Yoshihiro Narisawa japoniar chef entzutetsuak Ordiziako asteroko Azoka ezagutzeko aukera izango du bihar asteazkena Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko zuzendariaren eskutik. 2013ko World 50Best Restaurant zerrendako jatetxe jasangarrienaren Sari berezia lortu zuen Narisawak bere gizarte eta ingurugiroarekiko arduragatik, eta joan den martxoan Restaurant aldizkariak lehen aldiz argitaratu zuen Asias´s Best Restaurants 2013 zerrendako lehen postua ere bereganatu zuen.
Ordiziako Azokak 500 urte bete zituen 2012an eta Jasangarritasunaren topagune izaki, ohore bat da Ordiziako Udalarentzat Narisawaren bisita jasotzea. Ordiziako Udalak chef entzutetsu honi bere begirune eta errespetua erakutsi nahi dio, Igor Eguren alkateak, Ordiziako Udaleko Pleno Aretoan goizeko 10.00tan egingo dion harreran , non Ordiziako oroigarri bat oparitzeaz gain Ordiziako Udaleko bisita liburuan bere sinadura jartzera gonbidatuko duen.
Harreraren ondoren, Martinez Jatetxeko Xabier Martinez sukaldariak gidatuko du Narisawa Ordiziako azokan , non bertako eta garaiko produktuak erosteko aukera izango duten ondoren, 11.15 inguruan D´elikatuz Eikadura eta Gastronomia Interpretazio Zentroan sukaldatu eta dastatu ahal izateko.
Bisitari amaiera ahaztezina emateko, Ricardo Remiro , Ordiziako Artzai Gazta Lehiaketako azken txapeldunak, Idiazabal gazta bat zuzen zuzenean egingo du eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideek Idiazabal Gazta dastaketa txiki bat gidatuko dute.