2013-11-27 Odolki lehiaketa txapelketaBeasaingo Julian Mujika harakinak irabazi du gaur goizean, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XV. Odolki Lehiaketa.

 

Guztira 18 egile aurkeztu dira lehiaketara: Ordiziako bi, Beasaingo hiru, Zaldibiko bi, Orioko bi eta gainontzekoak Lasarte,Asteasu, Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Tolosa, Arrasate, Mutriku, eta Zarauzkoak. Sarituak izan dira baita ere Ordiziako Mujika Odolkiak, Zaldibiako Pili Harategia, Beasaingo Iñaki Zubeldia eta Tolosako Jose Luis Muñagorri.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu zuen Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu zituen aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu zuten epaimahaia: sukaldarien ordezkari, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia) Jose Juan Castillo, Mª Angeles Huici (Fagollaga jatetxea, Hernani) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Kontxi Mujika sukaldari ohia (Ordizia), Castillo Hoteleko Juan Perez eta azkenik Basque Culinary Center-eko Alejandro Lopez eta Luis Young, irakasle eta Master-eko ikaslea hurrenez hurren.

Kontakturako telefonoak:
Julian Mujika: 943 88 01 96
Mujika Odolkiak: 943 88 18 32
Pili Harategia: 943 882868