EGUBERRIETAKO EGITARAU OPAROA ORDIZIAN
Gabonei lotutako ekitaldiekin batera, kultur eta kirol saioak nabarmentzen dira
Aurten ere Eguberrietako egitaraua oparo prestatu du Ordiziako Udaleko kultura sailak herriko hainbat kirol eta kultur elkarterekin lankidetzan. Hauek dira ekitaldirik nabarmenenak: hilaren 24an, Eguberietako aparteko azoka eta Olentzeroren etorrera; hilaren 28an Pirritx, Porrotx eta Mari motots pailazoen saioa; hilaren 29an, Nazioarteko 31. Igeriketa Saria; hilaren 30ean, bertsolari finalisten saioa; hilaren 31n, 37. San Silbestre krosa; eta urtarrilaren 5ean, Erregeen kabalgata.
Hau da egitarau osoa:
Abenduak 23, astelehena
20:15ean: : Parrokian, Oroith eta Oroith txiki abesbatzek eskainitako Gabonetako kontzertua, Alos Quartet laguntzarekin.
Abenduak 24, asteartea
Eguberrietako abesbatzak kaleratuko dira
EGUBERRIETAKO FERIA BEREZIA
9:00etan: Kapoi, Antzar eta indioilarren XXVII. ERAKUSKETA Beti Alai Pilotalekuan; errezil sagar, fruitu, fruitu lehorren erakusketak Garagartza Plazan. Orein, pottoka, asto, bigantxa... erakusketa Beti Alai kanpoko pilotalekuan.
11:30tan: Udaletxeko arkupetan Gabonetako Azoka Bereziaren baitan: 2012 urtean zehar Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Gazta ekoizleei errekonozimendu ekitaldia
17:30etan: OLENTZERO etorriko da dantzari eta trikitilariak lagun dituela, eta honako ibilbide hau egingo du: Bustuntza Plaza – Nafarroako Etorbidea – Gudari Etorbidea – Euskalerria - Ordizia - Santa María- Nagusia eta Plaza Nagusian bukatuko da.
Abenduak 25, asteazkena
10:30etan: DIANA "Beti-Argi" musika bandaren eskutik.
13:00etan: EGUBERRIETAKO KONTZERTUA "Beti-Argi" musika bandaren eskutik Plaza Nagusian.
Abenduak 26, osteguna
Goizeko 11:00etan: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketa Pello Añorgarekin.
Abenduak 27, ostirala
Goizeko 10:00etan hasita: Altamiran, V. FUTBOL TORNEOA ALEBIN mailakoa. Honako taldeek hartuko dute parte: Real Sociedad, Eibar, Tolosa C.F, Zarautz, Beasain eta Ordizia Kirol Elkartea.
Goizeko 11:00etan: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketa Mertxe Aizpuruarekin.
18:00etan: Zuhaizti zentro sozialean, "Haurren jaia aiton-amonekin". "Album familiarra" ipuin kontaketa Ana Rodriguezekin (Apika Taldea).
18.00tan : Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia eta Astigarragako Sagardun Partzuergoarekin lankidetzan, Idiazabal Gazta dastatze gidatua eta sagarra eta gazta uztartuz eginiko postre desberdinen erakustaldia. Izen ematea D´elikatuzen. (943882290)
Abenduak 28, larunbata
Goizeko 10:30etan hasita: Altamiran, II. FUTBOL TORNEOA OHOREZKO KADETE mailakoa. Honako taldeek hartuko dute parte: Real Sociedad, Eibar, C.F, Zarautz, eta Ordizia Kirol Elkartea.
16:00etan eta 18:30etan: "BIZIPOZA" ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek Majori kiroldegian. Antolatzailea: Goierri, Urruña eta Ziburuko Ikastolak..
Abenduak 29, igandea
Goizeko 10:00etan hasita: Majori kiroldegiko igerileku estalian, "EGUBERRIETAKO FORU ALDUNDIA-EUSKO JAURLARITZA NAZIOARTEKO XXXI. SARI NAGUSIA, ORDIZIA 2013", Ordizia K.E. Igeriketa sailak antolatuta.
Arrtasaldeko 18:30atik aurrera: Majori kiroldegiko igerileku estalian, "EGUBERRIETAKO FORU ALDUNDIA-EUSKO JAURLARITZA NAZIOARTEKO XXXI. SARI NAGUSIA, ORDIZIA 2013" finalak , Ordizia K.E. Igeriketa sailak antolatuta.
18:00 h.: Jubilatuen egoitzan, URTE BUKAERAKO JAIALDIA
Abenduak 30, astelehena
Goizeko 11:00etan: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketa Mertxe Aizpuruarekin.
18:00etan. Majori kiroldegian, BERTSO JAIALDIA: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko 8 finalistak. Antolatzailea: Goierriko Bertso-eskola eta Argi Berri Elkartea.
Abenduak 31, asteartea
Asteroko feria
Arratsaldeko 17etatik aurrera: Txindoki-Atletismok eta Goiz Aterpe Elkarteak antolatutako XXXVII. SAN SILBESTRE KROSSA-JOSE MANUEL CABALLERO XI. MEMORIALA. Proba herrikoia, gaztetxoetatik aurrerakoentzat arratsaldeko 18:30etan hasiko da.
19:30etan: Ohikoa den "Kattalin" doinua joz, Beti Argi Banda eta Laguntasuna errondaila kaleratuko dira.
Urtarrilak 2, osteguna
Goizeko 11:00etatik 13:30k arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.
12:00tan D´elikatuzen: "Azoka Itsu itsuan". Tapatu begiak eta jolastu beste zentzumenekin Azokako produktuekin. 8-10 urte bitarteko haurrentzat. Izen ematea ezinbestekoa da (943882290). Iraupena: ordu eta erdi. Antolatzailea. Turismo Bulegoa-D'Elikatuz
Urtarrilak 3, ostirala
Goizeko 11:00etatik 13:30k arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.
11:00etan: Herri Antzokian, "UN PEZ FUERA DEL MAR" filmaren emanaldia haurrentzat. Saio honetan sarreren eta posterren zozketak egingo dira.
Urtarrilak 4, larunbata
Goizeko 11:00etatik 13:30k arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.
20:00etan: Parrokian, Lazkaoko Kantaka abesbatzaren KONTZERTUA, bertan Karl Jenkinsen "The Armed Man: bakerako meza" lana eskainiko dute.
Urtarrilak 5, igandea
18:30etan: Bustuntzatik ERREGEEN KABALGATA abiatuko da eta Plaza Nagusian amaituko. Ekintza hau Parrokiko Katekesiak antolatzen du.
Urtarrilak 6, astelehena
10,30etan: Ordiziako Txistularien DIANA