2014ko ENPLEGU PLANA. ZORTZI LANPOSTU GEHIAGO
Ordiziako Udalak zortzi langile kontratatuko ditu Enplegu planaren bitartez, eta erakundeekin ari da lanean aurten lanpostu gehiago sortzeko helburuz
Aurten ere Enplegu plana martxan jarri du Ordiziako Udalak. Zortzi dira oraingo deialdi honetan sortuko diren lanpostuak. Udala enplegu programa hau garatzeko elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta aurten lanpostu gehiago sortuko direla aurreikusten du. Lanbiden eta udaletxeko arreta bulegoan eman behar da lanpostuetarako izena martxoaren 3tik 17ra bitartean. Aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean.
Kaleko lanetarako bina peoi eta ofizial, lorezain peoi bat, udal inbentarioa eguneratzeari jarraipena egiteko delineatzaile bat, eta gizarte eta administrazio lanetarako bi administrari izango dira sortuko diren lanpostuak. Lehen sei lanpostuak jardunaldi osokoak izango dira eta sei hilabeteko iraupena izango dute, eta azken biak lanaldi erdikoak izango dira, baina kontratua urtebeterako izango da.
Kaleko peoi eta lorezain lanetarako lanpostuen deialdia familia-kargak dituzten langabe helduen egoera aintzat hartuta egin da. Administraritza lanetarako hiru lanpostuak, berriz, 30 urtez azpiko gazteak lan munduan txertatu eta lan eskarmentua hartzeko helburuarekin sortu dira. Iazko enplegu planean hamar langile kontratatu zituen udalak, sei kaleko lanetarako eta lau administraziorako.
PEIO ETA LOREZAIN LANETARAKO 5 LANPOSTU
Lanpostuen ezaugarriak
-2 ofizial (6 hilabete lanaldi osoan). Kale lanak
-2 peoi (6 hilabete lanaldi osoan). Kale lanak
-Lorezain peoi bat (6 hilabete lanaldi osoan). Lorezain lanak
Bete beharreko baldintzak
-Langabezian egotea
-Deialdia egin eta 6 hilabete lehenagotik Ordizian erroldatuta egotea
-Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuan izena emanda egotea
-Euskarari dagokionez, derrigorrezkoa izango da peoientzat H.E.-1 edukitzea eta ofizialentzat H.E.-2 edukitzea
-B-1 motako gidatzeko baimena edukitzea.
ADMINITRAZIO LANAK. 3 LANPOSTU
Lanpostuen ezaugarriak
-Delineatzailea bat (6 hilabete lanaldi osoan). Egitekoa: Udal inbentarioaren jarraipena eta udal eraikinen planoen eguneratzea.
-Administrari bat (urtebete lanaldi erdian). Egitekoa: Denboraren Bankua martxan jartzea, eguneroko beharrizanetarako herritarren arteko trukeak ahalbidetzeko gunea. Elkartrukearen balorea ordua da. Trebetasun guztiek balore berdina edukiko dute, hau da, edozein gauzaren balioa da hori egiteko norberak eskaintzen duen denbora.
-Administrari bat (urtebete lanaldi erdian). Egitekoa: Administrazio orokorreko lanak.
Bete beharreko baldintzak
-Langabezian egotea
-Deialdia egin eta 6 hilabete lehenagotik Ordizian erroldatuta egotea
-Programa honen helburua nagusiena lan munduan esperientzia lortzea izanik, adin muga 30 urte arte izango da.
-Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuan izena emanda egotea.
-Goi-mailako 2 kontratazioei dagokienez, administrazioa eta finantzetan goi-mailako zikloko ikasketak edukitzea, eta EGA edo balio bereko agiria derrigorrez edukitzea.
-Udal inbentarioari buruzko kontratazioari dagokionez, goi-mailako zikloko delineatzaile ikasketak eta EGA edo balio bereko agiria derrigorrez edukitzea.
IZEN-EMATEA
-Epea: Martxoaren 3tik 17ra
-Lekua: Lanbide eta Udal Arreta Bulegoa (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00)
-Kontratazio eguna: Apirilaren 28a.