UDALTZAINTZAKO BITARTEKO AGENTEEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA
Martxoaren 13a arte dago zabalik eskaerak egiteko epea
Udaltzaintzako bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko deialdia zabalik dago dagoeneko. Pertsona interesatuek martxoaren 13ko 11:00ak arte dute eskaerak egiteko epea. Online eskaerak www.arkauteakademia.net webgunean egin daitezke, eta telefono honetara deituta ere bai: 900 840 088.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea udaletan edo beste inguruabar batzuetan behar diren lanpostuak bitarteko langileekin betetzeko udal askok dituzten arazoen konponbide gisa ulertzen da; gainera, Udaltzaingoaren Kidegoen Buruzagitzak ez ezik, udalerri askotako Giza Baliabideen Arloek egiten duten eskaera ere bada.
Azken helburua da lankidetza-hitzarmena sinatu duten Udalei baimena ematea lan-poltsa osatuko duten pertsonak arin eta modu eraginkorrean izendatu ahal izateko; horrez gain, bermatuko da hautaketa-prozesu bat gainditu dutela eta prestakuntza jaso dutela, eta, era berean, egiaztatuko da pertsona horiek trebatuta daudela udaltzainaren berezko zereginak betetzeko.