2014-03-05 stock Stock azoka Plaza Nagusian izango da, eta kale azoka denda bakoitzaren atarietan

Ordizian merkatari elkarteak antolatuta, eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin, VII. Stock eta Kale-Azoka egingo da ostiralean eta larunbatean, hilak 7 eta 8. Ekimen honetan bi ekintza egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Honez gain haur parkea ere egongo da Beti-Alai frontoian eta "Ordizian Dastatu" Pintxoaren I. Ibilbideari ere hasiera emango zaio martxoaren 7an, ostirala, larunbata eta igandetan ospatuko delarik 5 asteetan zehar. Ekimen hauek guztiak Udaberrian Martxan programazioaren barruan txertatuta daude.

VII. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin, dendari eta herritarrek beste edizioetan egindako balorazio positiboari erantzunez.

Ekimen honetan 28 saltoki parte hartuko dute, 16 Ordiziakoak eta 12 beste herritatik etorritakoak. Plaza Nagusiko Stock Gunean 20 dendek hartuko dute parte, ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Herriko kaleetan antolatuko den Kale-Azokan ordea 8 saltokien aurrealdean denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.

Stock Gunean parte hartzaileak
(martxoaren 7 eta 8an 10:00tik 14:00tara eta 16:30etik 20:00etara)

Matti haurren moda (Ordizia), Ness moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), Porfirio Fernandez gizonezkoen moda (Ordizia), Ttipi-Ttapa gazteen moda (Ordizia), Mirentxu haurren moda (Ordizia), Sehaska puerikultura (Ordizia), Zipi-Zape haurren moda (Ordizia), Manako moda eta osagarriak (Lazkao), Itak osagarriak (Beasain), Ubbo gizonezkoen moda (Beasain), Jundiju moda eta osagarriak (Bergara), Sikol mertzeria eta lentzeria (Arrasate), Mabel moda (Arrasate), BC haurren moda (Arrasate), Txuntxurunberde haurren moda (Arrasate), La Dolce Vita moda eta osagarriak (Lasarte), Nahikari haur eta emakumeen moda-oinetakoak (Orio), Kulun-K haur eta emakumeen oinetakoak (Zumaia), Arry moda taila handiak (Errenteria).

Kale-Azokan parte hartzaileak:
(martxoaren 7 eta 8an 10:00tik 13:00era eta 16:30etik 20:00etara)

E.R. Matxain ile-apaindegi eta estetika (Ordizia), Gofi haurren moda (Ordizia), Vicuña Sport (Ordizia), Arantxa mertzeria eta lentzeria (Ordizia), Kixmi moda eta osagarriak (Ordizia), Oskarbi oinetakoak (Ordizia), Narai haurren moda (Ordizia), Vicuña Confección moda (Ordizia).

Ekimenak aukera handiak eskainiko ditu kalitatezko produktuak neurrizko prezioetan eskuratu eta Ordiziako ohiko merkataritzara gerturatzeko.

100€ko 3 EROSKETA-TXARTELEN ZOZKETA
VII. Stock eta kale-azokan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 100€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira. Bezeroak erosketa bakoitzaren truke txarteltxo txiki bat jaso, bere datuekin bete eta Plaza Nagusian kokatuta egongo den kutxatxo batetan sartu beharko dute zozketan parte hartzeko. Irabazleen izenak Stock azokaren amaieran emango dira ezagutzera baita www.ordizian.com web orrian eta hauek Ordizian merkatari elkarteko saltokietan erosketa-txartelak erabiltzeko aukera izango dute.