D'ELIKATUZ BIZI JARDUNALDIA OSTIRALEAN BASQUE CULINARY CENTERREN
Gipuzkoako unibertsitarioen artean bizitza estilo osasungarriak sustatzea du helburu jardunaldiak
Datorren ostiralean, hilak 14, D'elikatuz bizi jardunaldia egingo da Basque Culinary Centerrek Donostian duen egoitzan, 09:00etan hasita. Aurtengo jardunaldiaren helburua Gipuzkoako uniberttsitarioen arten bizitza estilo osasungarriak sustatzea da. Jardunaldi honen baitan, medikuntza eta psikologia ikuspegi batetik unibertsitate garaian bizitza estilo osasungarriak nola landu sustatuko dute, Ordiziako D'elikatuz Elikadura eta Gastronomia guneak antolatutako jardunaldian. Horrez gain, jarduera fisikoa egitearen garrantziaz ere arituko dira. Jardunaldia doan da.
Hauek izango dira jardunaldian parte hartuko duten hizlariak: Amaia Zabaleta (Heziketa fisikoa lizentziatua eta Majori kiroldegiko kudeatzailea); Iñigo Ochoa de Alda (EHUko Psikologia fakultateko irakaslea) eta Ana Elbusto (Mediku nutrizionista). Segidan, Xabi Martinezek, Ordiziako Martinez jatetxeko sukaldariak, tailer praktiko bat eskainiko die gazteei.
Informazio gehiago, hemen.