'12 HILABETE, 12 PRODUKTU' EKIMENA
Sustapena, garapena eta komertzioa
Apirilean sustatuko den produktua 'Idiazabal Artzai Gazta' izango da
Martxoko lehen asteazkenean hasita, hilabetero garaian garaiko produktu bat sustatzea du helburu Ordiziako azokak. Horretarako produktu protagonista azokan saltzen duten saltzaileei gune berezi bat egokitu eta protagonismo berezia emango zaio Ordiziako plazan. Honetaz gain, hilabeteko azken asteazkenean produktu horri lotutako erakustaldi gastronomikoa egingo da plazan bertan. Hilabete honetan protagonista izango dugun produktua "Idiazabal Artzai Gazta" izango da.