EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2014. ORDUTEGI BEREZIA HAINBAT KOMERTZIOTAN
Ordiziako komertzio batzuk egun osoan egongo dira irekita astelehenean, eta asteartean 14:30ak arte luzatuko da goizeko txanda
Datorren astelehen eta asteartean ordutegi berezia izango dute hainbat komertziok. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioko lehen bi etapak Ordizian hasiko direla kontutan hartuta, komertzio batzuk egun osoan egongo dira irekita hilaren 7an, eta asteartean, hilaren 8an, goizeko txanda 14:30ak arte luzatuko dute. Arratsaldean ohiko ordutegia izango dute. Salmentak sustatzeaz gain, ordutegia luzatutzea Ordiziako komertzioari balio erantsia ematea dela ulertzen dute hainbat merkatarik.