EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2014. AZKEN ASTEBURUA ETA EKITALDI OFIZIALAK
'Udaberrian Martxan'-en programazioari bukaera emanez, kantu-kontzertua, zikloturista martxa eta 'Kilometro solidarioa' izango dira asteburuan
Asteburu honetan egingo dira 'Udaberrian Martxan' ekimenari lotutako azken ekitaldiak. Larunbatean kantu kontzertua izango da, Beti-Argi musika bandaren eta J.J. Gomez eta Erramun Amundarainen eskutik. Igande goizean 'Goierrialdea ezagutzen' zikloturista martxa abiatuko da, eta igandean, goiz eta arratsaldez, 'Kilometro solidarioa'. Igande arratsaldean hasiko dira Euskal Herriko Itzuliaren lotutako ekitaldi ofizialak, txirrindularitza taldeetako zuzendarien bilerarekin. Itzuliari buruzko informazio guztia www.itzulia.net webgunean aurki daiteke.
PROGRAMAZIOA
Larunbata, hilak 5
19:00. Ordiziako Beti-Argi musika bandaren kantu kontzertua J.J. Gomez eta Erramun Amundarainekin, Plaza Nagusian.
Igandea, hilak 6
08:00. 'Goierrialdea ezagutzen' zikloturista martxa.
Ibilbide laburra: 95,5 km.
Ibilbide luzea: 134,4 km
Info +: www.ordiziakozikloturistamartxa.org
11:30-14:30 eta 16:00-19:30. 'Kilometro solidarioa' frontoi txikian, Rural Kutxaren eskutik. Parte hartzaileek egiten duten kilometro bakoitzeko kilo bat janari bidaliko da Filipinetara
17:00. Euskal Herriko Itzuliari lotutako ekitaldi ofizialak: taldeetako zuzendarien bilerak
Astelehena, hilak 7. Ordizia-Ordizia etapa (153,4 km)
12:20. Txirrindularien kontzentrazioa eta sinadura
13:10. Txirrindulariei deia
13:15. Irteera neutralizatua
13:20. Irteera ofiziala
Asteartea, hilak 8. Ordizia-Urdazubi etapa (155,8 km)
12:15. Txirrindularien kontzentrazioa eta sinadura
13:05. Txirrindulariei deia
13:10. Irteera neutralizatua
13:15. Irteera ofiziala