2014-04-14 artzaineguna Bi mila ardik zeharkatu dute herria, eta Ruben Trincado sukaldariak ebakiko du Idiazabal Gazta berria

Pazko Asteko asteazkenean, hilaren 23an, ospatuko da Ordiziako Artzain Eguna. Asteazkeneroko azokarekin batera, artzaintzari eta gaztari gorazarre egiteko eguna ere bada, eta ohi bezala, artzaintzarekin lotutako produktuak dastatzeko aukera izango da. Bi mila ardik herria zeharkatu dute 11:00etan, eta segidan, udaletxeko batzar aretoan, Idiazabal Gazta denboraldiari hasiera emango zaio. Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko Ruben Trincadok ebakiko du aurten gazta berria, eta omendua Ardiekin elkartea izango da, azken 25 urteetan latxa ardiaren arraza hobetzeko egindako lanarengatik.

Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenerako zuzendariak, Belen Maiza Ordiziako Kultura zinegotziak, Miriam Molina Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko zuzendari-kudeatzaileak eta Ruben Trincadok aurkeztu dute gaur goizean Artzain Eguna, Gipuzkoako Foru Aldundian egin den ekitaldian. Artzaintza sektorea eta Idiazabal Gazta sustatzeko ahaleginaren barruan, hilaren 23an Ordiziara inguratzeko deia egin dute. Halaber, bai plazan zein herriguneko kaleetan askotariko produktuak erosteko aukera izango da.

Gaurko aurkezpenaren ALBISTEA eta BIDEOA.

Artzain Egunaren EGITARAUA eta INFORMAZIO OSAGARRIA.

Idiazabal Gazta KANPAINAREN DATUAK.

Iazko Artzain Egunaren ARGAZKIAK

Artzain Egunarekin lotuta, Ordiziako Udaltzaingoak honako oharra kaleratu du, bisitariei zerbitzu publikoa erabiltzekoa deia egitearekin batera.

-Beasain norabideko Goierrialdeako autobus geltokiak (Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 40), Joseba Rezolako geltokietan (Renfe, Bonberia) , Otegi-Eneako geltokian (Anexo) eta Urdaneta 78-ko (Malkasko) geltokian jarriko dira.

- La Burundesa, Alsa Continental eta PESAko autobusek Ordizia kalean duten geltokia ez da erabilgarri egongo. Egun horretan guztian, 24 orduetan, enpresa horietako bidaiariei autobusa Beasainen hartzea gomendatzen zaie. RENFEko geltokia, Donostiako norabidean, beti bezala egingo da.

-Tolosaldea konpainiako autobusen geltokia Tximistako zubian egongo da.