2014-05-16 ordizianAzken ekintzen balorazioa plazaratzeaz gain, datozen asteetan egingo diren ekimenen berri eman du

Ordiziako merkataritzak, beste entitate batzuekin elkarlanean, promozio berriz, kanpainaz, formazio ikastaroz eta lan bileraz jositako ikastaro bukaera prestatzen ari da, hauen bitartez sektoreari bultzada eman eta urtearen bigarren erdiaren planifikazioari itxura emateko.

'GOIERRIKO 7 ORDUAK' ORDIZIAN SARIA 500€.
Ohikoa den bezala Merkataritzako Udal bulegoa eta Ordizian elkartea herriko beste erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean ari da dinamizazio ekintzetan eta herriari baita sektoreari bere orokortasunean balio erantsi bat ematen dioten ekimen desberdinak bultzatuz. Hauen adibide direlarik Euskara Zerbitzukin burututako erosketa txartelen zozketa, Garagune zentroaren lan bileretan parte hartzea, Turismo bulegoarekin bideratutako proiektuak, etab.

Hauetako elkarlanetariko batean Ordizian elkarteak "Goierriko 7 orduak" ekimen arrakastatsuarekin bat egin zuten 20 dastatze afari eta Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko baliagarria den 500€ko balioko erosketa txartela zozketatuz, azken sari honen irabazlea Elena De Arriba Mendizabal ordiziarra izan da, lerro hauetatik zoriontzen duguna.

APIRILA EURI PILA
Apirilean, eta "Apirila euri pila" kanpainaren barruan, Ordizian elkarteak elkarteko irudia dituzten 500 aterki banatu zituen bere bezeroen artean, oso harrera ona izan dutelarik eta Ordizian poltsa ezagunaren bitartez aurretik burutu ziren kanpainei jarraipena emanez, merkatariek bezeroekiko eskertze moduan izandako detaile moduan baliagarriak izan dira.
Balorazio oso ona izan duen kanpaina beraz, Ordizian Txartelaren bitartez aurkeztuko diren kanpaina berriak erreleboa emango diotelarik.

ORDIZIAN TXARTELA
Pasa den astelehenean hasiera izan zuen eta larunbata honetan, maiatzak 17, amaiera izango duen kanpainaren ondoren, non 10€ko erosketa txartelak zozketatu diren, datorren astelehenean, maiatzak 19, beste kanpaina berri bati hasiera ematen zaio eta kasu honetan %5eko deskontu zuzenaz gozatzeko aukera emango zaie bere erosketak Ordizian Txartelaren bitartez egingo duten bezeroei.

Ordizian elkartetik deialdia egiten zaie dagoeneko Ordizian Txartela duten pertsonei, aukera paregabe hau pasatzen ez uzteko. Aldi berean eta oraindik Txartela ez dutenei elkarteko saltokietara, Nafarroako Rural Kutxako bulegora edo ordizian.com web orrira gerturatzeko gonbidapena egiten zaie, era honetan Txartelaren eskaera egin eta urte honetan zehar aurkeztuko diren beste kanpaina guztiak aprobetxatu ditzaten.

PINTXO-POTEA
Merkataritzako establezimenduak eta ostalaritzakoak batuz beste aktibitate batzuen laguntza duen aisia eta erosketetarako gune erakargarri bat lortzen dugu. Pintxo poteari esker hauek ez dira aste bukaeratan ematen baizik eta asteazkenetan ere, pintxo potea ekimen arrakastatsu batetan bihurtu delarik asteazken goizetako feriari jarraipena emateko baliagarria izanda 18:30tik 21:30ra. Pintxo potea etenik gabe ospatuko da uztailaren 16a arte, aste berean herriko festei paso emateko.

PRESTAKUNTZA IKASTAROAK ETA TAILERRAK DOHAINIK MERKATARIENTZAT
Promozio eta ekimen interesgarriez gain Ordiziako merkataritzak ez du ahazten ezinbestekoa dela zerbitzu on bat ematen jarraitzea bezeroarekiko kalitatezko arreta baten bitartez, sektorearen profesionaltasuna hobetzen jarraitzeko asmoz Udal merkataritza bulegoak eta Ordizian elkarteko bulegoak ikastaro eta tailer desberdinetan parte hartzeko izen emateko aukera epe laburrean irekiko dute, hauek entitate desberdinekin elkarlanean aurkezten direlarik.

Gipuzkoako Merkataritzako bazkundearen bitartez eta Euskal Merkataritzaren XVI. Topaketan barneratuta, ondorengo ikastaroetan parte hartzeko aukera emango da:
-"Neuromarketina" Javier Morenoren eskutik (Deker aholkulariak). Maiatzak 28, asteazkena, 14:15tik 16:15ra Beasaingo Igartza Jauregian.
-"Visual Merchandising-a saltzeko bultzada gisa" Carolina Ortega hizlariaren eskutik. Ekainak 13, ostirala, 14:00tik 16:00ra Ordiziako Barrena Jauregian.

Gainera, Fondo Formación Euskadik langile autonomo eta langabezientzat eskaintzen dituen prestakuntza ikastaroen barruan, "Bezeroaren fideltasuna lortzeko bost arau" ikastaroan parte hartzeko aukera emango zaie merkatariei. Ikastaro hau 12 orduko iraupena izango du eta maiatzaren 26a eta ekainaren 2a bitartean ospatuko da 14:15tik 16:15ra Barrena Jauregian.

Eta prestakuntza jardunaldiei amaiera emateko "Kontabilitatea zure dendan" ikastaroa eskainiko da epe laburrean Goierriko enpresa baten bitartez. Kasu honetan ikastaroa ez da dohainik izango eta 6 orduko iraupena izango du hiru edo lau egunetan banaturik. Honen inguruko informazioa, prezioa, lekua, data eta ordutegiak behar den garaian komunikatuko da.
Ikastaro eta tailer guzti hauentzat informazioa eta izena emateko aukera Ordizian elkarteko bulegoarekin 943887340 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Udal merkataritzako bulegoarekin 648700658 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. harremanetan jarriz.

M.E.M. MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUAK ERABERRITZEKO LAGUNTZA
Ordiziako merkataritzako bulegotik eta Ordizian merkatari elkartetik epe laburrean "M.E.M. Merkataritza establezimenduak eraberritzeko laguntza" publikatuko dela komunikatzen zaie merkatariei. Urte honetan zenbait aldaketekin aurkeztuko den diru-laguntza, aldaketa nabarmenena eskaera egiteko saltokiak urte bat baino gehiagoko jarduera izan beharko duela izanik, zerbitzu berri edo desberdinak eskaintzeko inbertsioak egiteko aukera eman dezake, saltokian berritzaileak izateko edo salmenta puntua erakargarriagoa egiteko baliagarria izan daiteke.

Diru-laguntzaren eskaera egiteko epearen hasiera komunikatuko da eta informazioa luzatuko zaie merkatariei baina honen eskaera egiteko aukera izan dezaketen horiei Ordizian elkarteko bulegoarekin edo Udal merkataritza bulegoarekin harremanetan jarri daitezen eskatzen da.

BILERA DEIALDIAK UDALA ETA ORDIZIAN ELKARTEAREN IZENEAN MERKATARITZA ETA OSTALARITZA MAHAIEI
Merkatari batzuek eta Ordizian elkarteko Batzordeak egindako eskaerari jarraituz, Merkataritzako Teknikariak Ordizian elkarteko ordezkariekin izandako bileraren ondoren, bilera desberdinak antolatuko dira ostalaritza eta merkataritza sektoreekin hauen interesekoak izan daitezken zenbait gai aztertzeko.

Bilera hauek Merkataritza mahia eta Ostalaritza mahaia berreskuratuz bideratuko dira, helburu berdinekin aurretik sortutako foroak izanda asistentzi faltarengatik bertan behera utzi zirenak.

Bilera hauek ospatzearen helburua aurreko urteetan sortutako dinamika positiboari jarraipena ematea da eta denok elkarrekin lanean jarraitzeko aukera izatea, norabide berdinean sektore dinamiko eta erakargarria eskainiz bezero eta herritarrei.

Merkataritza bulegotik bilera hauetarako aurkeztutako data eta ordutegiak ondorengoak dira:
Maiatzak 22, osteguna, 14:30tan Merkataritza mahaia.
Maiatzak 27, asteartea, 16:00tan Ostalaritza mahaia.
Maiatzak 29, osteguna, 14:30tan Bilera informatiboa Mugikortasun plana.

Ekainean Urdaneta kaleko merkatariekin eta beste bilera batetan kalea eraldatzeko proiektuaren barruan honen aparkalekuak eta karga / deskarga guneak aztertuko direlarik.