UZTAILEAN ETA ABUZTUAN, UDAKO BARAZKIAK BARATZETIK PLATERERA
'12 hilabete, 12 produktu' ekimenaren barruan, uda garaiko barazkiak izango dira protagonista
Ordiziako Azokak martxoan abiatu zuen ekimenari jarraiki, uztailan eta abuztuan udan ugariak diren bertako baserrietako garaiko barazkiak izango dira protagonista: tomatea, piparrak, piperminak, berenjenak, luzokerrak, kuiatxoak, lekak...Uztaila eta abuztuan, asteazkenero Goierri ko sukaldari gonbidatu bat etorriko da Ordiziako Plazara, baserritar batek utzitako produktuak sukaldatu eta dastatzera ematera. Gaur, Aramako Toki Alai Jatetxeko Ane Otegik Aramako Iturrioz baserriko Patxi Arizmendik ekarritako barazkiak prestatuko ditu.