2014-09-16 elikaduraBihar, hilak 17, proiektatutako da dokumentala D'elikatuzen, 19:00etan

EHNE Bizkaiaren eta Bizilurren (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako elkarteak) elkarlanetik sortutako 'Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian' dokumentala estreinatuko da bihar asteazkena, hilak 17, D'elikatuzen, 19:00etan hasita. Lan honen bitartez Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen ari diren esperientzia eta alternatiben berri eman nahi da. Dokumentalak 50 minutuko iraupena du.

DOKUMENTALAREN TRAILERRA

Euskal Herrian dagoen eredu agroindustrialaren ondorio kaltegarriak erakutsi nahi ditu dokumentalak, maila sozial, ekonomiko nahiz ingurumen arazoak, eta honen aurrean, bertako nahiz munduko nekazal sektoretik eraikitzen ari den alternatiba nabarmendu:elikadura burujabetza. Zazpi probintzietako hainbat esperientzien bidez, elikadura burujabetza gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela ikusiko da, gure inguruko pertsona eta kolektibo askoren ilusio piztuz.

Egungo krisi multidimentsionalaren testuinguruan (ekonomikoa, ekologikoa, soziala eta baloreen krisia) eraikuntza kolektiboan oinarritutako espazio berriak funtsezkoak dira, dokumentalaren egileek diotenez, nagusi den eredutik kanpo alternatiba errealak.