VIII. STOCK ETA KALE AZOKA OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN
Ordiziako Udalak eta Ordizian elkarteak Esparru Hitzarmena sinatu atarian egingo da aurtengo edizioa
Ordizian merkatariak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, VIII. Stock eta Kale-Azoka antolatu du ostiral eta larunbat honetarako, hilak 26 eta 27. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira; Stock azoka Plaza Nagusian (10:00-14:00 eta 16:30-20:00) eta Kale-azoka herriko kaleetan (10:00-13:00 eta 16:30-20:00), produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuta. Garagartza plazan, berriz, haur parkea egongo da. Aurtengo edizioa udalak eta Ordizianek Esparru Hitzarmena sinatu atarian ospatuko da. Hitzarmen hori, elkarlanean proiektu eta dinamizazio ekintza berriak egiteko izango da baliagarri.
Urtarrilean ireki, eta orain gutxi itxi, zen ekintzaileentzako laguntza programak eragindako dinamika positibo baten murgilduta dator aurtengo azoka. Laguntza programa honen balorazioa oso ona izan da, programaren barruan ireki diren zortzi saltoki berriei eta programatik kanpo pausoa eman duten beste horiei esker Ordiziako merkataritzaren eskaintza komertziala handitu egin baita.
Honen ondorioz, dagoeneko saltoki berria irekitzeko lokala egokitzen ari diren horien bitartez eta jasan dugun krisiari aurre egin behar izan dioten ohiko merkatarien ahaleginari esker, Ordiziako merkataritza sektorea indartu egin da; eskaintza turistikoa eta azoka kontutan hartuta Goierri eta Gipuzkoako erreferente bat izaten jarraitzen du Ordiziak.
24 saltokik hartuko dute parte
Berritutako Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, herritik kanpotik datozen beste saltoki batzuekin batera produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute, gaur egun horrenbeste amesten den erosketa ideala egiteko aukera izanik.
VIII. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin, dendari eta herritarrek beste edizioetan egindako balorazio positiboari erantzunez.
Ekimen honetan 24 saltoki parte hartuko dute, 14 Ordiziakoak eta 10 beste herritatik etorritakoak. Plaza Nagusiko Stock Gunean 17 dendek hartuko dute parte, ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Herriko kaleetan antolatuko den Kale-Azokan ordea 7 saltokien aurrealdean denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
STOCK GUNEKO PARTE HARTZAILEAK;
(IRAILAREN 26 ETA 27AN 10:00TIK 14:00TARA ETA 16:30ETIK 20:00ETARA)
Matti umeen moda (Ordizia), Ness moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), Porfirio Fernandez gizonezkoen moda (Ordizia), Ttipi-Ttapa gazteen moda (Ordizia), Mirentxu umeen moda (Ordizia), Sehaska puerikultura (Ordizia), Mabel moda (Arrasate), La Dolce Vita moda eta osagarriak (Lasarte), Pergola-Zuretzat lentzeria (Beasain), Itak moda eta osagarriak (Beasain), Arry moda taila handiak (Renteria), Hamairu moda (Urretxu), Lazzaro Label moda (Donostia), Susi moda (Durango), Caribu junior moda (Durango), Geisha zilarrezko bitxiak (Donostia).
KALE-AZOKAN PARTE HARTZAILEAK:
(IRAILAREN 26 ETA 27AN 10:00TIK 13:00ERA ETA 16:30ETIK 20:00ETARA)
Gofi umeen moda (Legazpi kalea), Vicuña Sport (Kale Nagusia), Oskarbi zapata-denda (Kale Nagusia), Narai umeen moda (Andre Mari kalea), Vicuña Confección moda (Andre Mari kalea), Lena lentzeria (Andre Mari kalea), Irurena mertzeria lentzeria (Urdaneta kalea).
Ekimenak aukera handiak eskainiko ditu kalitatezko produktuak neurrizko prezioetan eskuratu eta Ordiziako ohiko merkataritzara gerturatzeko.
Haur parkea Garagartza plazan. irailaren 26an eta 27an
Garagartza Plazan kokatuta egongo den haur parkean gozatzeko aukera izango dute txikienak. Haur parkerako ordutegia ostiral arratsaldean 16:30tik 20:00tara eta larunbatean 11:00tik 14:00etara eta 17:00tik 20:00etara izango da. Bertan ludoteka, puzgarriak eta bestelakoak egongo direlarik.
100 euroko 3 erosketa-txartelen zozketa
VIII. Stock eta kale-azokan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 100€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira.Bezeroak erosketa bakoitzaren truke txarteltxo txiki bat jaso, bere datuekin bete eta Plaza Nagusian kokatuta egongo den kutxatxo batetan sartu beharko dute zozketan parte hartzeko.
Irabazleen izenak Stock azokaren amaieran emango dira ezagutzera baita www.ordizian.com web orrian eta hauek Ordizian merkatari elkarteko saltokietan erosketa-txartelak erabiltzeko aukera izango dute.
Produktuen aukera zabala eta anitza eta txikienentzat eskainiko den haur parke zerbitzua bat egingo duten honetan, Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.