TXILEKO NEKAZARITZA ARLOKO ORDEZKARITZA BATI HARRERA UDALETXEAN
Hamar laguneko taldea Euskal Herriko lehen sektoreko ekimenak bisitatzen ari da; gaur Ordizian izan da
Txileko Nekazaritza Ministerioko hiru ordezkari eta UNAF erakundeko (Familia Nezakaritzaren Elkarte Nazionala) zazpi kide aste osoko bira teknologiko bat egiten ari dira Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, lehen sektoreko hainbat ekimen eta proiektu bertatik bertara ezagutzeko. UNAFeko kideak, hainbat fruitu, barazki eta elikagai ekoizten dituzten kooperatiben ordezkariak dira. Gaur, D'elikatuz gunea bisitatu ondoren, Igor Eguren alkateak harrera egin die pleno aretoan, eta segidan azoka ezagutu dute. Segurara abiatu dira gero, Ondarre baserria bisitatzeko, eta Goierriko egonaldiari Kixkurgunean eman diote bukaera, Zaldibian.