2014-12-16 txistorraUdaletxeko arkupeetan izango da lehiaketa, 10:30ean hasita

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XVII. Txistor-Lehiaketa egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 17. Udaletxeko arkupeEtan izango da, 10.30etik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da.. Iaz 43 harakinek eman zuten izena eta aurten 50 partehartzaileren kopurua gainditzea espero da.

Txistorra egiten duten profesionalek parte har dezakete Ordiziako txapelketan. Partehartzaile bakoitzak, berak egiten duela egiaztatu eta gero, proba egin behar den bezperako arratsaldean, kultur etxean 20.00ak baino lehen. Hestebete kiloa eraman beharko du (6 txirikorda).

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Hiru atal horietan lortutako puntuekin jakingo dugu zein izango den Euskadiko hamazazpigarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen Txapela, garaikurra eta diploma jasoko ditu. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jasoko dute eta Epaimahaiak, gainera, beste hiru diploma emango ditu.

Epaimahaia
Epaimahaia ondorengoek osatuko dute : Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia), Iñigo Lavado (Restaurante Iñigo Lavado, Irun), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Isak Salaberria (Fagollaga jatetxea, Hernani), Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Josema Azpeitia (Ondojan aldizkaria) eta azkenik Basque Culinary Center-eko Fernando Barcena eta Sofia Yannelli, irakasle eta Master-eko ikaslea hurrenez hurren.
Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei.

Txerri-hilketarekin lotzen da txistorra, eta oso erro sendoak ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan batez ere, San Tomas eguna txistorraren eta txerriaren inguruan ospatzen baita. Usadioko txerri-hilketan gizonezkoen lana zen txerria hiltzea eta emakumezkoena berriz, gainerakoa, esate baterako, odolkiak, lukainkak...egitea, horretarako giharra txikitu eta gatza, piperbeltza eta abar botatzen zioten. Txistorra egiteko txerri-haragia eta urdaia behar da, gatza, baratxuria eta piperrautsa. Hori dena, ardi edo arkume-hestean sartu eta egurasten uzten da egun batzutan.

Aurreko 15 edizioetako irabazleak

1999 - Manuel Arresti (Getaria)
2000 – Carlos Lekube (Aia)
2001 – Manuel Barandiaran (Ordizia)
2002 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2003 – Fernando Saralegui (Zumarraga)
2004 – Cristóbal González (Andoain)
2005 – Nicolas Lasa (Ordizia)
2006 – Etxekoa (Oiartzun)
2007 – Carnicería Sebastián (Altsasu)
2008 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2009 – Juan Jose Aldasoro (Altsasu)
2010 – Jose Luis Muñagorri (Tolosa)
2011 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
2012 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
2013 -Embutidos Etxekoak (Oiartzun)