UDABERRIAN MODA MARTXAN. STOCK ETA KALE-AZOKA OSTIRAL ETA LARUNBATEAN
Stock azokan bederatzi Ordiziako saltokik jarriko dituzte produktuak, eta hamarrek kale azokan. Plaza Nagusian haur txokoa ere egongo da
Udaberrian Martxan ekintzen parte bezala, Ordiziako Udalak antolatuta, Ordizian Merkatari elkartearen laguntzarekin eta merkataritza sektoreko parte diren zenbait moda saltokiekin elkarlanean 'Udaberrian MODA martxan' ekintza egingo da bihar eta etzi (martxoak 6 eta 7), goiz eta arratsaldez. Ekintza honetan Stock produktuak aukeran egongo dira eta udaberriko denboraldi berriaren aurkezpena egingo da saltokietan.
Plaza Nagusian 0-6 urte bitarteko umeentzat 'haur txokoa' egongo da eta ekintza honek gainera aste bukaera honetan antolatuko diren beste ekintzekin bat egingo du, antzerkia, kontzertuak, Amets bideren bideo emanaldia, Ahoz aho jaialdia...
STOCK AZOKA (Plaza Nagusian)
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
NESS MODA / BAKAS MODA / MATTI HAUR ETA GAZTEEN MODA / PORFIRIO FERNANDEZ GIZONEZKOEN MODA / MIRENTXU HAURRREN MODA / IGABE MODA/ TTIPI-TTAPA GAZTEEN MODA / SEHASKA PUERIKULTURA / BIDE MODA
KALE-AZOKA (Saltokien aurrealdean)
Ordutegia: 10:00-13:00 / 16:30-20:00
LENA LENTZERIA-MERTZERIA / VICUÑA MODA / NARAI HAURREN MODA / VICUÑA SPORT / KIXMI MODA ETA OSAGARRIAK / OSKARBI OINETAKOAK / GOOFI HAURREN MODA / PALOMO MODA / KIF MODA / IRURENA LENTZERIA-MERTZERIA
* 0-6 URTE BITARTEKO UMEENTZAT HAUR TXOKOA PLAZA NAGUSIAN