EUSKAL HERRIKO IRUDI KORPORATIBOA DUTEN BI SEINALE JARRI DIRA ORDIZIAN
Sustapena, garapena eta komertzioa
Ordiziak Itsasondo eta Beasainekin muga egiten duten tokietan jarri dira seinaleak
Ordiziako Udalak ongi etorria ematen duten bi seinale berri jarri zituen atzo, hilak 27, herriko bi sarreratan. Bat San Joanen jarri da, Itsasondok eta Ordiziak muga egiten duten tokian, eta bestea Urdaneta kalearen bukaeran, Mariarats errekak Ordizia eta Beasain bereizten dituen tokian. Seinaleen eredua Udalbiltzak Euskal Herri osoko udalerrientzat proposatutakoa da, eta Euskal Herriko irudi korporatibo berria dute.